XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bigarren hizkuntza eskuratzeko eredu jakin batera erabat makurtzen.

Eredu bakoitzak, elkarrizketa hauetan, halako baieztapen bat aurkituko du, baina baita halako erronka ere.

Lehen zazpi kapituluetan, ikasleek beraiek esandakoa adieraziko dut.

Ondoren, azaltzen diren printzipio batzuei buruzko iruzkin batzuk egingo ditut, eta ideiak kritikoki nola landu daitezkeen iradokiko dut, beharbada lagun edo lankide bat edo birekin.

Halaber, teknika jakin batzuen urratsez-urratseko deskribapen batzuk daude.

Liburua, nire ustez ikasleek egindakoaren laburpen batez, hizkuntza berri bati nik neuk nola helduko niokeen azaltzen duen zirriborro batez, eta elkarrizketa hauek niretzat, irakasle gisa, duten esanahiari buruzko adierazpen batez bukatzen da.

Talde gisa, elkarrizketatu hauek beste hizkuntz ikasle asko ez-bezalakoak dira.

Nire ustez, beraiengandik jaso behar dugun irakaspenik esanguratsuena beren aniztasuna da halere.

Trebetasun berezi eta bakoitzak dituen lehentasunei dagokienez, kontraste berdintsuak hizkuntz ikaskuntzako edozein taldetan aurkituko genituzkeelakoan nago, adina eta lanbidea edozein direlarik.

Norberari buruzko adierazpen guztiekin bezala, erne egon behar dugu elkarrizketatuek egin diezazkiguten iruzur txikien aurrean.

Ziur nago, ordea, beren asmoak zintzoak zirela, eta haiek esandako gehienak zuzena zelakoan nago.

Hizketan ari ginela, hitzak haien ahotan ez jartzen, baizik eta nire ustez esaten ari zirena islatzen saiatu nintzen.

Batzuetan, zintan entzundakoaren zatiren bat ezabatu nuen, laburtzearren, eta nahiko libre sentitu nintzen berrantolatzeko edo berridazteko, ulergarritasunean irabaztearren.

Orokorrean, halere, enfasiak ez aldatzen edo estiloaren bidez puntu garrantzitsuak ez itxuragabetzen ahalegindu naiz.

Baina halako datuen mugak kontutan hartu ditugu halaber.

Alde batetik, horrelako elkarrizketetan ez dugu jendeak berez egin zuena entzuten, baizik eta bere ustez egin zuena, edo egin zuela esaten duena.

Bestetik, nahiz eta elkarrizketak ez gidatzen gogor saiatu, beharbada beren ustez esan behar zutela pentsatzen nuena esaten ari zitzaizkidan.

Elkarrizketok esperientzien deskribapena dira, edo hala izan nahiko lukete.

Popper-en ustez, hipotesiak edo mitoak, edo berari deitzea gustatzen zitzaion bezala, aieruak, printzipioz edonondik etor daitezke, esperientzia barne (1976).

Berak dioenez, aieruei buruz funtsezkoa dena ez da beren jatorria, baizik eta faltsifikazio potentzialari leku egiten dion moduan ezarriak izatea, edo orduan frogatzea, zintzoki gezurtatzen saiatuz.

=mCl=aughlin-ek, bestalde, zera uste du, (...).